2012an beste hiru estudiorekin batera Zaratamoko udaletxean birgaitzeko lehiaketara gonbidatuak izan ginen. Gurea, proposamen irabazlea izan zelarik.
2013an Elexalde auzoan kokatutako eraikinaren birgaitzeari hasiera eman zitzaion.
1955ko eraikin hau exentua da. Hasieratik hurrengo helburu nagusiak finkatu ziren, irisgarritasun irizpideak betetzea, egun duen erabilerari erantzun arkitektoniko egokia ematea eta inguruari erantzun egokia ematen dion lenguai arkitektonikoa lortzea.
Proiektuak irudi berria ematen dio Udaletxeari, inguruko bereizgarri bihurtuz. Fatxadek, herriak duen materialtasuna bere baitan hartzen du, harria eta egurra erabiliz. Gainera, fatxada nagusian sarrera handitu egiten da kanpo eta barnearen arteko konexioa hobetuz.