Etxe-aurre birgaitzea · Larrinaga 4 eta Zumarraga 3
21 etxebitzako bloke hau Larrinaga eta Zumarraga kaleen arteko ertzan kokaturik dago. 1939an Emiliano Amann eta Ricardo Bastida arkitektoek egindako proiektua da honakoa. Bi fatxadak errimo ezberdina daramate, orientazioari erantzun ezberdina emanez. Hegoaldeko fatxadak, terraza izateaz gain, leiho handiagoak ditu. Imposta horizontalek eta azken solairuko ornatoek bateratzen dituzte bi fatxadak.
Erreforma baino aurretik, etxe-aurrea kalteturik zegoen, mantenu ezak sortutako patologiak ikusi zitezkeelarik. Akaberak zuen testuran zinkinkeria finkaturik zegoen.
Teilatua ere konpondu beharra zegoen, gaiurrean kaldeak aurkitu ziren, baita teilatu-hegal eta tximinien arteko loturetan eta pesebreetako euri urak batzeko sisteman ere.
Eraikinaren efizientzia energetikoa hobetzeko argibideak kontuan izanik gauzatzen da birgaitzea. Fatxadak, kanpoko aldetik isolatzen dira SATE sistema bat erabiliz. Horrela, etxebizitzetako konforta hobetzea lortzearekin batera kontsumo energetikoa murriztea lortzen da. Sistema honi esker, etxebizitzak freskoagoak dira udaran eta beroa hobeto mantentzen dute neguan.
Obra honetan ez dira arotzeriak berritu, efizientzia energetiko altuagoa lortu zitekeen hau eginez.