Barne diseinu proiektu honen ezaugarri nagusia altzarigintza da. Espazio diafanoa duen espazio honetan, gune ezberdinak sortzeko ‘ad hoc’ diseinatutako altzariak erabiltzen dira.
Horrela, eguneko gunea eta logela banatzeko funtzio anitz beteko dituen altzaria diseinatzen da. Batetik, egongelako elementu zentrala izango da, bertan telebista egongo delarik; bestetik, oheburua izango da eta aldi berean espazioak banatuko ditu.