Solokoetxeko zumarraga plazan kokatutako 60 etxebizitzako bloke eraikin hau, Emiliano Amannek proiektatutako eraikin isolatua da. 1932ko eraikin honen eraikuntza Bilboko udalak egindako lehiaketa baten emaitza izan zen.
Arkitektoak egindako proposamena garaiko CIAM taldeak etxibizitza sozialaren eredutzat hartu zuen. Eraikinak, etxadi irekiko tipologia du, ipar-ekialdera atzea ematen duen “U” forma jarraituz. Etxebizitzak 2-4 logelakoak dira eta bi norabideetara dute fatxada. Obra arrazionalista hau Bilbon aurki daitekeen obra erradikal eta doiena da.
Birgaitzea gauzatu baino arinago eraikinaren egoera ez zen ona. Fatxadak zuen akaberaren ondorioz, zikinkeria pilaturik ikus zitekeen fatxadan zehar. Akabera ere, zenbait tokitan galduta zegoen; baita ornatoak ere. Honetaz gain, teilatua konpontzeko beharra zegoen, hezetasun ugari aurkitu zitezkeen azken solairuetan.
Eraikinaren eguneratzea, birgaitze energetikoaren ildoa jarraituz egikaratu zen. SATE sistema bat aplikatu zitzaien blokearen fatxaden kanpoko aldeei, erabiltzaileen konfort termikoa helburu izanik. Emiliano Amann-en proiektu originala errespetatzeko asmoz, fatxadak horizontaltasuna markatzen zuten lerroak mantendu dra.
Arotzeriak ez ziren aldatu, baina fatxadaren irudia bateratzeko helburuz denak margoztu ziren.