Lehiaketa · Zaratamoko udaletxearen birgaitze proiektua
2012an Zaratamoko udalak, udaletxea birgaitzeko lehiaketara aurkezteko aukera luzatu zigun beste bi estudiorekin batera.
1955ko eraikin hau Elexaldeko auzunean kokaturik dagoen eraikin exentua da. Hasieratik hurrengo helburu nagusiak finkatu ziren, irisgarritasun irizpideak betetzea, egun duen erabilerari erantzun arkitektoniko egokia ematea eta inguruari erantzun egokia ematen dion lenguai arkitektonikoa lortzea.
Proiektuak irudi berria ematen dio Udaletxeari, inguruko bereizgarri bihurtuz. Fatxadek, herriak duen materialtasuna bere baitan hartzen du, harria eta egurra erabiliz. Gainera, fatxada nagusian sarrera handitu egiten da kanpo eta barnearen arteko konexioa hobetuz.