SF38 estudioarekin elkarlanean diseinatutako espazio publikoa dugu San Frantzizko auzoan kokatutako Mariaren bihotza plaza. Errealitate konplexu eta anitza duen auzoa dugu honakoa, egun etorkizunari begira bizi da, bere identitate propioa garatzen doan bitartean. Egoera sozial honi begira erantzuna ematen saiatzen da proiektua, inguruaren bereizgarriak kontuan hartzeaz gain auzo partizipazio prozesuan batutako iritziak kontuan hartu dira ere.
Eskala txikiari erreparatzen dion plaza da emaitza, erabiltzaileentzako aproposa eta inguruari erantzun egokia ematen diolarik.
Proiektua 2008-2009 urteen bitartean egindako lehiaketaren proiektu irabazlearen exekuzioa da, 2009an egindako partizipazio prozesuaren ideiekin garatua.
Egindako proposamenak hurrengo irizpideak kontuan hartzen ditu;
Plaza auzoko bizitzaren zentro bihurtu. Proiektu ireki bat garatu, non forma, gestioa eta etorkizuna itegratzen den.
Plazaren konfigurazioa apurtu, aurretiaz existitzen ziren espazio galduak kendu eta plazak zituen muga bisualak ezabatuz. Gainera, eskola zaharraren eraisketaren ondorioz ingurua berriz ere definitu beharra dago; erabiltzaileen behar berriak hasetzeaz gain, plaza auzoaren erregeneraziorako espazio referentzial bihurtuz.
Frantzizkotarren monastegiren aztarnak plazaren diseinuaren baitan bildu. Proiektuak klaustroa agerian usten du, bere egoera originalera bueltatuz.
Berdeguneak: Proiektuak, bertan zeuden zuhaitzak mantentzeaz gain berdegune berriak kokatzen ditu plazan.